Mundua -

Kairo

Mubarak etxean giltzapetuta jartzea agindu du Egiptoko Armadak

Egiptoko presidente ohia oraindik ez da Torako kartzelatik irten, eta bertako zerbitzuak fiskaltzaren aldeko agindu baten zain daude alde egiten uzteko.

Mubarak
Mubarak
Hosni Mubarak ondorengo orduetan atera liteke kartzelatik

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko Armadak Hosni Mubarak presidente ohia etxean giltzapetuta jartzea agindu du, "larrialdiko egoeren testuinguruan", Egiptoko Estatuko telebista kateak iragarri duenez.

Kairoko auzitegi batek buruzagi ohia behin-behinean aske uztea eskatu du gaur, kartzela-aldi prebentiboan jarraitzeko epe maximoa amaituta.

Halere, Barne Ministerioko bozeramaile batek azaldu duenez, Egiptoko presidente ohia oraindik ez da Torako kartzelatik irten, eta bertako zerbitzuak Fiskaltzaren aldeko agindu baten zain daude alde egiten uzteko.

"Ez dugu Mubarak kartzelatik kanpo uzteko agindurik jaso. Gaia Fiskaltzaren inguruan dago. Zerbait baldin badago, bihar goizean izango da, eta iragarriko dugu", adierazi du bozeramaileak.

Kairoko Delituen Apelazioen Auzitegiaren ustez, Mubarak kartzelatik kanpo utzi behar da, prebentzioko kartzela-aldian jarraitzeko epe maximoa amaitu duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Epaiketak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egipto Ekialde Hurbila gaur