Mundua -
Oharra
Manning emakume sentitzen da eta Chelsea deitzeko eskatu du
Laster, hormona tratamendu bat hasiko duela iragarri du. Atzo bertan, 35 urteko kartzela zigorra ezarri zion epaitegi militar batek klasifikatutako dokumentuak Wikileaks atariari filtratzeagatik.
Erredakzioa
Bradley Manning soldadu estatubatuarra emakume sentitzen da, eta aurrerantzean "Chelsea" deitzeko eskatu du ostegun honetan, NBC News telebista kateari bidalitako ohar batean.
"Chelsea Manning naiz, eta emakumea naiz. Haurtzarotik hala sentitzen naiz, eta ahal bezain laster hormona tratamendu bat hasiko dut, eta trantsizio bide horretan zuen babesa izatea espero dut", adierazi du.
Hemendik aurrera, Chelsea deitzeko eta berari erreferentzia egiteko izenordain femeninoa erabiltzeko eskatu du.
Bere jarraitzaileen eskutitzak jaso eta horiei erantzuteko amorratzen dagoela gaineratu du.