Mundua -

Atentatua

Gutxienez 37 lagun hil dira Libanon izandako leherketetan

Meskita biren aldamenean izan dira leherketak, eta hildako gehiago egon daitezke fededunak ostiraleko otoitza egiten ari ziren eta.

Meskita biren aldamenean izan dira leherketak. Argazkia: EFE
Meskita biren aldamenean izan dira leherketak. Argazkia: EFE
Meskita biren aldamenean izan dira leherketak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tripolin (Libano) ostiral honetan gertatu den atentatu batean, gutxienez, 37 lagun hil eta 500 pertsona zauritu dira, Libanoko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez. Edonola ere, hildako eta zauritu gehiago egon daitezkela ohartarazi du Ali Hasan Jalil Libanoko Osasun ministroak.

Bi bonba autok eztanda egin dute, Armadako iturrien arabera.

Ostirala otoitz eguna da eta meskitak jendez beteta zeuden leherketak izan diren unean. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.

Al Taqwa meskita inguruan gertatu da lehenengo leherketa. Bertan, Salem Rafei imana hitzaldia ematen ari zen eta Siriara borrokatzera joateko eskatzen ari zitzaien fededunei.

Minutu gutxira gertatu da bigarren leherketa As Salam meskitaren parean.

Bi meskita horietatik gertu bizi dira Nayib Mikati Libanoko lehen ministro ohia eta Ashraf Rifi Poliziako buru ohia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Asia Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Zer gertatzen ari da Libanon?