Mundua -

Krisi ekonomikoa

Baliteke Greziak 10.000 milioiko hirugarren erreskate bat jasotzea

Aukera hori egon badagoela onartu du Gobernuak. Edonola ere, erreskate berriak ez lukeela murrizketa gehiago ekarriko argitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak 10.000 milioi euroko hirugarren erreskate bat jaso lezakeela onartu du bertako Gobernuak, baina, edonola ere, erreskate berriak murrizketa gehiago ekarriko ez lituzkeela argitu du.

Yannis Stournaras Greziako Finantza ministroak "Proto Thema" egunkarian azaldu duenez, erreskate berriaren ordainetan Greziak ez luke murrizketa neurri berririk onartu beharko.

"Greziak laguntza programa berria beharko balu, 10.000 milioi eurokoa litzateke; aurretik sinatutako akordioekin alderatuta zenbateko oso txikia, alegia. Ez litzateke memorandum berririk egongo, baizik eta baldintza berririk gabeko laguntza ekonomikoa'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea