Mundua -
Zorrak kitatzeko
Ondare nazionala saltzea proposatu dio Alemaniak Greziari
Grezian duten ondarearen zati bat Europako erreskate funtsaren esku uztea proposatu dio Alemaniako Industria Federazioak, funtsak hori saldu dezan eta Greziak baliabide ekonomikoak berreskura ditzan.
Erredakzioa
Zorrak kitatu ahal izateko, ondare nazional aberatsaren zati bat Europako erreskate funtsaren esku jartzea proposatu dio Ulrich Grill Alemaniako Industria Federazioko presidenteak Greziari. Hala, funtsak ondare hori salduko luke, eta Greziak baliabide ekonomikoak berreskuratuko lituzke.
Westdeutsche Allgemeine Zeitung egunkarian kaleratutako elkarrizketa batean egin du proposamena Grillok, eta Greziako Gobernuak Estatuko ondasunak saltzeko duen zuhurtzia kritikatu du.
Grilloren hitzetan, pribatizazioen bidez konpondu beharko lirateke aurrekontu arazoak eurogunean. "Ehunka milioi euroko balioa duen ondarea dago Grezian; energiaren sektoreko enpresak, portuak eta aireportuak ditut buruan'', gaineratu du.