Mundua -

Hauteskundeak

Eskuinak laboristen nagusitasunarekin bukatu nahi du Norvegian

Norvegiako lehen ministrok, Jens Stoltenber laboristak, kargua gal dezake

Jens Stoltenber, Norvegiako lehen ministroak taxi bat gidatu du hautesleekin hitz egiteko
Jens Stoltenber, Norvegiako lehen ministroak taxi bat gidatu du hautesleekin hitz egiteko
Jens Stoltenber, Norvegiako lehen ministroak taxi bat gidatu du hautesleekin hitz egiteko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hausteslekuek ateak ireki dituzte, 09:00etan, Norvegian. Azken 8 urteetan zentro-ezkerreko koalizoa agintean egon ondoren, eskuinako koaliziao Gobernura hel daiteke oraingoan.

3,5 milioi norvegiar botoa ematera deituak daude. Izan ere, Stortinget (Parlamentua) osatzen duten 169 diputatuak aukeratu beharko dituzte.

Inkesten arabera, eskuineko koalizioa faborito nagusia da, eta, Jens Stoltenber buru duen, alderdi laboristari 10 puntu baino gehiago atearatzen dizkio.

Alderdi laborista, 1924. urtetik indar nagusia izan da Norvegian baina, pronostikoak betetzen badira, Erna Solberg kontserbadorea izango da herrialdeko lehen ministro berria.

Hauteskunde kanpainiako gai nagusiak osasuna, hezkuntza eta zergak izan dira. Norvegian, langabezi tasa ehuneko 4koa da eta krisi ekonomikorik ez du ezagutzen herrialdeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea