Mundua -

Sarraskia Indian

Bideo batek gutxienez 21 hildako eragin ditu Indian

Internetera jaso den bideo batek sarraskia eragin du erlijio ezberdinetako kideen artean, Muzzaffarnagar barrutian, India iparraldean. Gutxienez, 21 hildako izan dira bertan.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bideoak hinduar eta musulmandar komunitateen arteko liskarrak eragin ditu eta, iturri ofizialen arabera, gutxienez 21 hildako izan dira. Beste iturri batzuk, hildakoak 26 direla esan dute.

Jazarpena jasaten zuen emakume bat babesten zuten hiru gizonek izandako ustezko lintxamendua ikus daiteke grabazioan, Kamal Saxena Barne Ministeritzako idazkariak adierazi duenez.  Era berean, bideoa faltsua dela azpimarratu du Kamal Saxenak, izan ere, grabazioak bi urte omen ditu. Bideoa, dagoeneko, Internetetik ezabatu dute.

Indian erlijio arrazoiek eragindako azken gertakaria da Muzzaffarnagarreko sarraskia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea