Mundua -

Zikloi tropikalak

80 pertsona hil dira eta 58 desagertu, bi zikloik Mexiko astinduta

Gehienak herrialdeko estatu pobreenetako batean, Guerreron, hil dira.

Guerrero estatuan egindako argazkia. EFE
Guerrero estatuan egindako argazkia. EFE
Gutxienez 80 hildako eta 58 desagertu ekaitzengatik Mexikon

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zikloi tropikalek Mexiko astindu dute azken egunetan, eta, dagoeneko, 80 pertsona hil dira eta 58 desagertu, agintariek baieztatu dutenez.

"Ez genuen espero ekaitzak tamaina honetakoak izatea", esan du Luis Walton Acapulcoko alkateak. Zikloiek bereziki zigortu dute hiri hori, asteburuan.

Ostiraletik, 'Manuel' eta 'Ingrid' zikloi tropikalek hainbat heriotza eta kalte material egin dituzte Mexikon.

'Ingrid' Ozeano Pazifikotik sartu zen Mexikon, eta asteartean desagertu zen. Dena dela, hurrengo orduetan beste zikloi bat sor liteke.

'Manuel' ostiral arratsaldean jaio zen, ekaitz tropikal gisa, eta igandean ahuldu egin zen. Atzo, baina, indartu egin zen berriz, eta urakan bihurtu zen, Sinaloako kostaldean.

Biktimen azken balantze ofizialaren arabera, hildakoak 80 dira, guztira. Gehienak, 48, Mexikoko estatu pobreenetako batean, Guerreron, zenbatu dituzte.

Hildakoen kopuruak gora egin lezake hurrengo orduetan, Guerreron 58 pertsona desagertuta baitaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea