Mundua -
Hauteskundeak
Merkel vs Steinbrück: Boterea lortzeko lasterketa igandean amaituko da
Alemaniako hauteskundeak igande honetan izango dira eta, inkesta guztien arabera, Angela Merkelek bere hirugarren agintaldia lortuko du. Hala ere, koalizioan gobernatu beharko du.
I.G.
Merkelen kristau-demokraten eta Peer Steinbrücken sozialdemokraten arteko aldea estutuz doa, eta ezbaian daudenak asko dira oraindik, hiru egun besterik falta ez direnean.
Forbes aldizkariaren arabera, Angela Merkel munduko emakume boteretsuena da. Hirugarren agintaldia lortzen saiatuko da eta, inkesta guztien arabera, lortu egingo du, baina alde eskasarekin. Zortzi urtez Alemaniako kantzilerra izan da eta Europa krisi ekonomikotik ateratzeko lanetan liderra izan da.
Hauteskunde kanpainan, ezuste eta hanka-sartze asko izan ditu: Aldizkari bateko portada izan zen, atzamar batez keinu lizuna egiten zuela; gizarte laguntzen inguruko eztabaida batean 5 euroko ardorik ez zuela inoiz erosiko esan zuen eta Gobernuko buruaren soldata “txikia“ zela adierazi zuen. Ezkerreko alderdiaren ordezkaria izanda, arraroa da Steinbrückek gutxieneko soldata sortzea proposatu izana. Hauteskundeak irabaztekotan, ez duela Merkelekin aliantzarik adostuko iragarri du.
Hauteskundeetara aurkezten diren alderdi txikiak inoiz baino gehiago izango dira: CDU/CSU, SPD, Berdeak, Ezkerra eta FDP.