Mundua -

Profila

Merkel, Alemania bereganatzea lortu duen ekialdeko politikaria

Europako lehen potentziaren buru izateko ezhoiko bidea egin du egungo kantzilerrak, hasieran ezin zitekeen aurreikusi Merkel Alemania zuzendu eta Europako patua eskuetan izango zuenik.

'Angie'k beste lau urte egingo ditu boterean. Efe.
'Angie'k beste lau urte egingo ditu boterean. Efe.
'Angie'k beste lau urte egingo ditu boterean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra Peer Steinbrück arerioari gailendu zaio hautestontzietan. Steinbrück izan da bidean jarri zaion hirugarren arerio saozialdemokrata, eta horren aurrean ere garailea atera da Merkel, lider sendoa dela argi utzita, baina Alemaniarren "Angie" izateari utzi barik.

2009ko hauteskundeetan, berriz, Franz-Walter Steinmeier sozialdemokratari irabazi zion, eta aurreko hauteskundeetan, 2005ekoetan, hain zuzen, Gerhard Schroeder orduko kantzilerrari gailendu zitzaion.

Angela Merkelek 59 urte ditu, eta Alemaniako gobernuburu izatera iritsi zenetik, biografoen eta munduko politika adituen jakin-mina piztu du. Guztiek, Merkelen oinarrizko ardatzak hitzez adierazteko irrikaz izan dira beti. Ez da erronka makala, Merkel ez baita gainontzeko politikariak bezalakoa.

Munduan errespetua diote, baina beldur pitin bat ere, Merkel doitasunaren irudia baita. Baina bere hautesleek bestelako irudia dute, 'Angie'ren ibilbidean ez baitago iskanbilarik, ezta ustelkeriarik ere.

Merkelen bizitzan esanahi berezia de data batek, 1999ko abenduaren 22ak, alegia. Egun hartan CDU alderdiari eskaera berezia egin dion: Helmut Kohl liderrarengandik "askatzeko". Ausardi handia agertu zuen Merkelek, Kohl bere zaintzailea izan baitzen alderdian.

Kohlek berak jarri zion "ekialdeko neskatxa" ezizena, haren begirada malenkoniatsuaz eta irribarre pikaroaz jabetuta.

Birritan ezkondutakoa

Angela Dorotea Kassner 1954an jaio zen, Hambourgen, Alemaniako Errepublika Demokratikoan.

Leipzig eta Berlin hirietan egin zituen ikasketak, aitaren parrokiatik urrun, eta 23 urte zituela Ulrich Merkel ikaskidearekin ezkondu zen.

Handik bost urtera, bikotea banandu egin zen, baina Angelak senarraren abizena erabiltzen jarraitu zuen. Joachim Sauer ezagutu zuen orduan. Sauer beste emakume batekin ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen, eta Merkelentzako "aholkulari" lanak egin zituen Angela Fisika tesia egiten ari zela. Handik urte batzuetara, ezkondu egin ziren.

1989ko azaroaren 9an, Berlineko horma bota zutenean, Merkel ez zen bertan bildu ziren alemaniarren artean egon. Asteroko saunatik ateratzean izan zuen gertatutakoaren berri, eta etxera zuzenean joan zen, hurrengo egunean goiz jaiki behar zuelako.

1990: CDUn sartu zen

1990. urteko otsailean, Angela Merkel CDU alderdian hasi zen eta handik urtebetera Helmut Kohlek Emakume eta Gazteria ministro izendatu zuen, aitzinako RDAko gazteak Gobernuan sartzeko planaren barruan.

Alderdian gora egun zuen; idazkari nagusi izendatu zuten, eta, ondoren, CDUko presidente. Baina kolpeak ere jaso zituen garai hartan: 2002an alderdiak Edmund Stoiber aukeratu zuen hauteskundeetan Gerhard Schroeder kantzilerrari agintea kentzeko.

Baina Stoiberrek huts egin zuen eta handik hiru urtera Merkel historian sartu zen, bi arrazoiengatik: Kantziler kargua irabazten zuen lehen emakumezkoa eta ekialdeko aAlemaniako lehen politikaria izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea