Mundua -
Alemaniako hauteskundeak
Norekin egingo du Angelak gobernatzeko koalizioa?
Merkelen alderdiak botoen % 41,5 eskuratu ditu atzo egin ziren hauteskundeetan, gehiengo absolutua eskuratzeko behar direnak baino hiru gutxiago.
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantziler eta CDU eskuin-zentroko alderdiko liderrak elkarrizketak hasiko ditu gainerako alderdiekin, gobernatu ahal izateko koalizio bila.
Merkelen alderdiak botoen % 41,5 eskuratu zituen atzo egin ziren hauteskundeetan, gehiengo absolutua eskuratzeko behar direnak baino hiru gutxiago.
Alderdi Liberalak (FDP) botoen % 4,8 lortu ditu eta, ondorioz, ez du Parlamentu berrian ordezkaririk izango Gauza bera gertatu zaio AFD alderdiari, botoen % 4,7rekin.
Gauzak horrela, ezinezkoa izango da CDU-FDP koalizioa errepikatzea. Merkelek gainerako alderdien babesa bilatu beharko du orain. 2005. eta 2009. urteen arteko koalizioa errepikatzea aukera horietako bat izango da; Berdeekin ere gehiengoa izango luke Merkelek.
"Koalizio handia" izango litzateke aukerarik onena. Hala ere, Sigmar Grabriel SDPko ordezkariak dagoeneko esan du ez duela Merkelen Gobernuarekin "automatikoki" bat egingo.
Berdeekin koalizioa sortzea da CDUk daukan beste aukera bat. "Denekin hitz egingo dugu", esan du Jürgen Trittin Berdeetako bozeramaileak.
Hirugarren aukera, minorian gobernatzea litzateke, baina Alemaniako hedabideek aukera hori baztertu egin dute.