Mundua -

Bahiketa Kenian

Nairobin bahitutako lagun guztiak aske daudela uste du Gobernuak

Barne Ministerioaren hitzetan, ''kontrolpean'' dute Westgateko merkataritza-gunea. Gobernuaren arabera, 62 dira hildakoak eta 180 zauritutakoak.

Armadak Nairobiko merkataritzagunea kontrolatzeko operazioa hasi du

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nairobiko merkataritza-gunean bahituta zauden lagun guztiak aske daudela uste du Keniako Gobernuak, bertako Barne Ministerioak Twitterreko kontu ofizialean kaleratu duen adierazpen labur batean azaldu duenez. ''Bahitutako lagun guztiak aske daudela uste dugu'', idatzi du bertan. Halaber, Westgateko merkataritza-gunea ''kontrolpean'' dutela iragarri dute.

Egunean zehar, tiro hotsak, noizbehinkako leherketak, eta ke beltza izan dira nagusia merkataritza-gunearen inguruetan. Joan den larunbatean talde islamiar erradikal batek eraikina bahitu zuenetik egunik gogorrenetako bat izan da gaurkoa.

Gobernuaren arabera, 62 dira dagoeneko bertan hildakoak, eta zauritutakoak, berriz, 180 inguru. Halaber 60 bat lagun desagertuta daude oraindik, eta, azken adierazpen hori egin baino ordu batzuk lehenago Gobernuak ez zeukan oraindik argi zenbat lagun zauden oraindik eraikin barruan bahituta.

Nahasmena nagusi

Izan ere, egunean zehar nahasmena izan da nagusi Nairobiko bahiketaren datuen inguruan.

William Ruto Keniako presidenteordeak telebistan egin duen agerraldian esan du ''Segurtasun Indarrak eraikina husteko azken fasean'' zeudela.

Poliziaburuaren esanetan, ''hainbat pertsona daude oraindik eraikin barruan bahituta''. Barne ministroaren arabera, militarrekin izandako borroketan bi terrorista hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea