Mundua -

Sarraskia Kenian

Keniak amaitutzat eman du merkatal zentroaren erasoa

Uhuru Kenyatta presidenteak adierazi duenez, 72 pertsona hil dira eta merkatal zentroaren hiru solairu erori egin dira.

Sarraskia Nairobin, Kenian. Argazkia: EFE
Sarraskia Nairobin, Kenian. Argazkia: EFE
Amaitu da Nairobiko merkataritza gunearen kontrako eraso terrorista

0:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uhuru Kenyatta Keniako presidenteak amaitutzat eman du Nairobiko merkatal zentro batean Al Shabab muturreko talde islamiarrak egin duen erasoa. Joan den larunbatean bahiketa egin zutenetik, 72 pertsona hil dira eta merkatal zentroko hiru solairu erori dira.

Kenyattak telebista bidez iragarri du erasoaren amaiera. Gutxienez 72 lagun hil dira bahiketan, horien artean 61 zibil, 6 soldadu eta 5 terrorista. Gainera, 200 zauritu baino gehiago daude. Presidenteak esan duenez, Westgate merkatal zentroaren hiru solairu erori egin dira eta hainbat pertsona azpian harrapatu ditu, baita erasotzaileak ere.

Agintariek hamaika lagun atxilotu dituzte, erasoarekin zerikutsia dutelakoan. "Erasotzaileak lotsarazi eta garaitu ditugu", azpimarratu du Keniako presidenteak.

Krisiak eragindako galerak "ikaragarriak" izan direla esan du Kenyattak eta hiru dolu egun ezarri ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea