Mundua -
Alemaniako hauteskundeak
Merkelekin koalizioa egiteko negoziazioak abiatzea onartu du SPDk
Peer Steinbrückek, hauteskundeetan galtzaile atera zen hautagai sozialdemokratak, dimisioa eman du.
Erredakzioa
Angela Merkelekin ''koalizio handia'' egiteko negoziazioak abiatzea onartu du ostiral honetan Alemaniako alderdi sozialdemokratak (SPD).
Berlinen ohiz kanpoko batzarra egin dute, alderdiko 200 ordezkarirekin. Bertan, dimisioa aurkeztu du Peer Steinbrückek, hauteskundeetan galtzaile irten zen hautagai sozialdemokratak.
Joan den asteko Alemaniako hauteskundeetan garaile irten zen CDU (CSUrekin batera), botoen % 41,5 eskuratuta. Gehiengo absolutua lortzetik bost eserlekura geratu zen Merkel.
Dagoeneko hasi dituzte akordioak lortzeko harremanak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea