Mundua -

Deklarazioa

Urrezko Egunsentiko lau kideri talde kriminalean aritzea egotzi diete

Lautik hiru aske geratu dira, epaiketaren zain, eta laugarrena espetxera bidali du epaileak, iturri judizialen arabera. Aske geratu direnei Greziatik irtetea debekatu die epaileak.

Nikos Mijaloliakos alderdiko buruzagia. EITB.
Nikos Mijaloliakos alderdiko buruzagia. EITB.
Nikos Mijaloliakos alderdiko buruzagia. EITB.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urrezko Egunsentia Greziako neonazien alderdiko lau diputaturi talde kriminaleko kideak izatea egotzi dio gaur epaileak, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Lautik hiru aske geratu dira, epaiketaren zain, eta laugarrena espetxera bidali du epaileak, horien arabera. Aske geratu direnei Greziatik irtetea debekatu die epaileak.

Poliziak asteburuan atxilotu zituen Urrezko Egunsentia alderdiko lau kideak, tartean Nikolaos Mijaloliakos buruzagia. Izan ere, joan den astean Pavlos Fyssas hip hop kantaria eta ekintzailea hil zuten, eta horren heriotzarekin lotzen dituzte aipatu atxiloketak.

Bi diputatuk beren burua entregatu zuten, eta alderdiko bigarrenak, Jristos Pappas diputatuak, ihes egin zuen.

Kasidiarisek 50.000 euro ordaindu behar izan ditu espetxera ez joateko. Ilias Panagiotaros eta Nikos Michos ez dira espetxean egongo, baina ezin izango dira Greziatik atera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea