Mundua -

Krisi politikoa Italian

Berlusconik ezusteko babesa eman dio Lettaren Gobernuari

Senatuan bozkatutako konfiantza mozioan 235 izan dira Gobernuaren aldeko botoak, eta 70 kontrakoak.

Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconik azkenean Lettaren Gobernuari babesa eman dio

2:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrico Letta Italiako lehen ministroaren Gobernuari konfiantza botoa ematea erabaki du gaur Silvio Berlusconik. Modu horretan, Gobernuak konfiantza mozioa gainditu du, 235 boto lortuta. Kontrako botoak, berriz, 70 izan dira.

Goizeko agerraldian, Gobernua eroraraziko balute, Italiak "arrisku desegokia eta atzeraezina" izango lukeela ohartarazi du Lettak

Era berean, Gobernuak azken bost hilabeteetan izandako jarrera defendatu du, “italiarren interesen alde lan egin duela” azpimarratuz.

Tentsio uneak bizi izan dira goizean Senatuan, Berlusconiren erabakiaren zain. Izan ere, PDL alderdiaren babesa behar zuen Lettak aurrera egiteko.

Italiako lehen ministro ohiaren iritzi aldaketa, honen alderdian izandako eztabaidak bultzatuta heldu da, hogei bat parlamentarik, Berlusconiren aginduari muzin eginda, Letta babestuko dutela iragarri baitute.

Lettaren adierazpenek "konbentzitu" egin dutela argudiatuz, eman du bere botoaren berri Berlusconik.

Era berean, Lettak Diputatuen Ganberako konfiantza jaso du. Exekutibora heldu eta bost hilabete geroago, 435 boto alde eta 162 kontra lortu ditu lehen ministroak. Inbestidura saioan aldeko 453 boto jaso zituen, apirilaren 29an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea