Mundua -
Protestak
62 lagun hil dira jada Egipton, azken egunotako eraso eta istiluetan
Segurtasun indarretako 11 lagun hil dira astelehen honetan, bi erasotan, eta atzo 50 lagun baino gehiago hil ziren.
Erredakzioa
Egiptoko segurtasun indarretako 11 kide baino gehiago hil dira astelehen honetan, bertan izan diren bi erasotan. Zehazki, Ismailian eta Sinai hegoaldean izan dira erasoak, Efe agentziak emandako datuen arabera.
Ismailia eskualdean, Suezko kanaletik gertu, izan da lehen erasoa. Armadun gizonezkoen talde batek sei militarri egin diete eraso, bide militar batean.
Beste erasoa Tur hirian izan da, Sinai hegoaldeko hiriburuan. Bertan bost lagun hil dira, gutxienez, eta beste 50 lagun zauritu dira, bonba auto batek eztanda eginda.
50 hildako baino gehiago
Duela 40 urte palestinar eta israeldarren arteko gudari hasiera eman zion erasoaren urtemugarekin bat eginda, Anaia Musulmanek manifestazioak deitu zituzten igandean Egipton, eta, horietan, gutxienez 51 pertsona hil dira, eta 375 zauritu, Segurtasun Indarrekin izandako liskarretan.