Mundua -
'Madeleine McCann' auzia
Poliziak 'Madeleine' auziko susmagarri baten irudia atera du
Bi pertsona direla ematen duen arren, gizon bera da. Susmagarria gizon zuria da, 20 eta 40 urte artekoa, ile marroiduna eta altuera ertainekoa.
Erredakzioa
Londresko Poliziak Madeleine McCann neskatoaren desagerpenarekin ustez lotutako gizonezko baten bi irudi elektroniko atera ditu. 2007ko maiatzaren 3an desagertu zen, Portugalen.
Irudiak BBCko Chrimewatch saioaren atarian atera dituzte. Saioan delituak argitzen saiatzen dira, eta gaur, astelehena, gauean, Madeleine auzia aztertuko dute.
Argazki elektronikoetan agertzen den irudia lekukoek egindako deskribapenen arabera egindakoa da.
Bi pertsona direla ematen duen arren, gizon bera da. Susmagarria gizon zuria da, 20 eta 40 urte artekoa, ile marroiduna eta altuera ertainekoa. Horiek dira, hain zuzen, desagerpenaren gauean bi lekukok ikusitako gizonaren ezaugarriak.
Sorberritzea
Poliziaren arabera, "Crimewatch" saioan, gertaerak 25 minutuko bideo baten bidez gogoratuko dituzte, desagerpenaren aurreko orduetan zer gertatu zen aztertzeko.
2007ko maiatzaren 3an desagertu zen 3 urteko neskatoa, neba-arrebekin batera lotan zegoela. Gurasoak Playa da Luz izeneko turismoguneko jatetxe batean afaltzen zeudela desagertu omen zen.
Portugalgo Poliziak ikerketa itxi egin zuen 2008. urtean, baina Scotland Yardek kasua berriro aztertu zuen 2011n, eta ikertzen jarraitzea erabaki du aurten.