Mundua -
Hegazkin istripua
11 pertsona hil dira hegazkin istripu batean Belgikan
Paraxutarekin jauzi egitera zihoazen hamar bidaiari eta pilotua, eta guztiak hil dira ezbeharrean.
Erredakzioa
11 lagun hil dira Belgikan, hegazkin txiki batek izandako istripu batean. Paraxutarekin jauzi egitera zihoazen 10 bidaiariak eta pilotua, guztiak, hil dira ezbeharrean.
Hegazkina Templouxeko aerodromotik irten eta Fernelmont eskualdera abiatu da, hain zuzen ere, paraxutistek han jauzi egiteko asmoa zuten.
Eghezeeko suhiltzaileek 14:00ak inguruan dei bat jaso dute hegazki batek istripua izan duela esanez. Lekuko baten arabera, pilotuak hegal baten kontrola galdu du eta hegazkina lurrera jauzi da.
Jean-Claude Nihoul Fernelmonteko alkateak azaldu duenez, "hegazkinak hegal zati bat galdu du Gelbressee eta Marchovelette artean eta lurrera erori da, lekuko baten arabera". "Hegazkina ia erabat kiskalita gelditu da", gaineratu du.
Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak gertaeraren tokira bertaratu dira, eta 11 lagunen heriotza baieztatu dute.
Elio Di Rupo Belgikako lehen ministroak doluminak eman dizkie hildakoen senitartekoei.