Mundua -
Heriotza zigorra
Heriotza-zigorra ezarri diote enpresari txinatar bati, iruzurragatik
Emakumeari 203 milioi euroko iruzurra egitea egotzi diote. Halaber, epaileak ondasunak konfiskatuko dizkio.
Erredakzioa
Emakumezko enpresari bati heriotza-zigorra ezarri diote Txinan, 1.700 milioi yuaneko (203 milioi euro) iruzurra egitea egotzita. Halaber, Suzhouko Auzitegiko epaileak Gu Zhunfang emakume enpresariaren ondasunak konfiskatzeko agindu du, Xinhua agentzia ofizialak jakinarazi duenez.
Epaiaren arabera, enpresariak dirutza egin zuen bankuari kredituak eskatuta. Kreditu horiek, baina, interes altuak zituzten, eta ez zion bankuari zorra ordaindu. 2012ko martxoan, desagertu egin zen, baina aste batzuk geroago atxilotu zuen Poliziak.
Txinan beste inon baino pertsona gehiago hiltzen dituzte heriotza-zigorra ezarrita, Gobernuak benetako kopurua ezkutatu arren. Amnistia Internazionalaren arabera, 3.000 pertsonari ezartzen diete heriotza-zigorra urtero bertan.
Txinan iruzur handia egiten dituztenak heriotzera zigortzen dituzte.