Mundua -

AEBetan

Hildako bat Los Angeleseko aireportuan izandako tiroketa batean

Potentzia handiko fusil bat zeraman gizonezko batek Garraioen Segurtasunerako Administrazioko agente bat hil du. Halaber, beste zazpi lagun zauritu ditu. Poliziak susmagarria atxilotu du.

Hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Argazkia: EFE
Hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Argazkia: EFE
Hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi hildako eta zazpi zauritu bat izan dira Los Angeleseko aireportuan izandako tiroketa batean, Poliziak jakinarazi duenez. Potentzia handiko fusil bat zeraman gizonezko batek hainbat tiro bota ditu terminalean, Poliziak hura atxilotu baino lehen. Aireportua bidaiariz hustu behar izan dute.

Jazoera 09:30ean hasi da (17:30ean Espainiako orduan). Ustezko erasotzaileak Garraioen Segurtasunerako Administrazioko agente bat hil du, eta beste zazpi lagun bat zauritu ditu, NBC kateak zabaldu duenez. Dirudienez, atxilotu aurretik, Poliziak kamuflaje jantziak zeramatzan susmagarria zauritu du.

Lekukoek azaldu dutenez, 8 eta 10 tiro artean entzun dituzte. Horren ostean, Poliziak aireportua bidaiariz hustu du, eta aireportuko agintariek hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte.

Poliziaren esku

Garraioen Segurtasunerako Agentziak (TSA) baieztatu duenez, erakunde horretako agente bat hil da tiroketan. Gainera, beste hainbat agente tirokatu dituztela azpimarratu du John Pistole erakunde honetako administradoreak.

Halaber, Pistolek azaldu duenez, ustezko erasotzailea "Poliziaren esku dago". Tokiko komunikabideek esan dutenez, susmagarria Paul Ciancia 23 urteko gaztea da, eta ospitaleratuta dago, oso larri.

Bestalde, FBIko iturriek baieztatu dutenez, zazpi lagun zauritu dira. Hala ere, egoera kontrolpean dagoela esan dute, eta "mehatxu guztiak" amaitu direla nabarmendu dute.

Patrick Gannon Los Angeleseko aireportuko Polizia arduradunak azaldu duenez, gizonezko bat 3. terminalean sartu da, eta poltsa batetik errifle bat atera du eta tirokatzen hasi da. Ondoren, Poliziak atxilotu du. "Kaos handia izan da aireportuan", adierazi du Gannonek. Agintariek uste dute susmagarria bakarrik aritu dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea