Mundua -

Errusian errefuxiatuta

Snowden hitz egiteko prest dago, haren aholkulariaren arabera

Etxe Zuriaren arabera, berriz, Edward Snowden AEBetara itzuli behar da espioitzarekin lotutako karguei aurre egiteko.

Edward Snowden CIAko analista ohia. Argazkia: EiTB
Edward Snowden CIAko analista ohia. Argazkia: EiTB
Edward Snowden CIAko analista ohia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edward Snowden CIAko analista ohia agintariekin hitz egiteko prest dago, Anatoli Kucherena haren aholkulari legalaren arabera. Alemaniako kazetek argitaratu dutenez, Snowden Alemaniako Justiziaren aurrean deklaratzeko prest dago.

"Guztiekin hitz egiteko prest azaldu da Snowden, ez dago inolako debekurik", azaldu du Kucherenak, "berak erabakiko du norekin hitz egin eta norekin ez". "Azkenean Alemaniako Justiziaren aurrean deklaratzen badu, hori ez da bere kalterako izango", iragarri du aholkulariak.

Hori bai, "Snowdenek Errusiatik irtengo balu, errefuxiatuaren estatusa galduko luke", ohartarazi du. "Herrialderen batek galderaren bat badu, Snowdeni bidali ahal dio, eta horrek erabakiko du", azaldu du Kucherenak.

'Kargu oso larriak'

Bestalde, Etxe Zuriaren arabera, Edward Snowden AEBetara itzuli behar da espioitzarekin lotutako karguei aurre egiteko. "Snowdeni egotzi dizkiogun krimenak oso larriak dira, eta onena bera AEBetara itzultzea da", esan du Jay Carney Etxe Zuriko bozeramaileak.

"AEBetako jarrera berdina da: informazio sekretua jakitera emateak segurtasun nazionala kaltetu du", azpimarratu du Carneyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia argazkiak Alemania argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Espioitza Politikoa