Mundua -

Nazismoan lapurtutako koadroak

Naziek lapurtutako 1.500 koadro atzeman dituzte Alemanian

Artelanen artean Pablo Picasso, Henri Matisse eta Marc Chagall artisten koadroak daude, besteak beste. Merkatuan 1.000 milioi eurotik gorako balioa izango lukete.

Alemaniako Poliziak atzeman duen koadroetako bat. Argazkia: EFE
Alemaniako Poliziak atzeman duen koadroetako bat. Argazkia: EFE
Alemaniako Poliziak atzeman duen koadroetako bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Poliziak naziek II. Mundu Gerran konfiskatu zituzten 1.500 koadro inguru berreskuratu ditu. Antza denez, Municheko apartamentu batean atzeman dituzte, eta artelanok 1.000 milioi eurotik gorako balioa izango lukete merkatuan.

Gainbeheran zegoen artearen adibide zirelakoan, naziek koadro horiek konfiskatu zituzten 30eko eta 40ko hamarkadatan. Artelan horiek Hildebrand Gurlitt galería jabearen eskuetara heldu ziren, eta koadroak haren seme Corneliusi eman zizkion. Poliziak Cornelius atxilotu zuen 2010eko irailean Suitzatik Munichera trenean zihoala.

2011ko udaberrian hasi ziren koadroen bila, eta arrastoei jarraituta Municheko apartamentu batera iritsi ziren.

Bertan goi-mailako artisten koadroak aurkitu zituzten, hala nola, Pablo Picasso, Henri Matisse, Marc Chagall, Emil Nolde, Franz Marc, Max Beckmann, Paul Klee, Oskar Kokoschka, Ernst Ludwig Kirchner eta Max Liebermann.

Artelanen artean Henri Matissek margotutako emakume ezezagun baten erretratua dago. Paul Rosenberg bildumazalearena izan zen koadroa, baina naziek Frantzia okupatu zutenean albo batera utzi zuen.

Rosenberg Dominique Strauss-Khan Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari ohiaren emazte ohiaren aitona zen, eta Anne Sinclair biloba naziek konfiskatutako koadroak berreskuratzeko lan handia egin du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea