Mundua -

Azterketak

Arafat polonioz pozoituta hil zen, Suitzako zientzialarien arabera

Palestinako buruzagiaren gorpuzkiei egindako azterketen emaitzek "pozoiduraren hipotesia indartzen dute", Lausanneko Erradiofisika Institutuak.

Arafat Palestinako Aginte Nazionaleko buru izan zena. Argazkia: EFE
Arafat Palestinako Aginte Nazionaleko buru izan zena. Argazkia: EFE
Arafat agian, polonioak pozoinduta hil zen

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzako zientzialariek Yaser Arafat Palestinako buruzagiaren gorpuzkiei egindako azterketen emaitzek "pozoiduraren hipotesia indartzen dute", François Bochud Lausanneko Erradiofisika Institutuko zuzendariak gaur jakitera eman duenez.

Suitzako zientzialari talde batek Arafaten heriotzaren zergatiei buruzko ikerketa egin du, eta ostegun honetan ikerketaren ondorioak aurkeztu dituzte kazetarien aurrean.

Patrice Mangin Suitzako eskualde frankofonoko Auzitegi Medikuntzako Unibertsitateko irakasleak eta François Bochud Erradiofisika Aplikatuko Institutuko zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute, ikerketako ondorioen berri emateko.

Aurkezpen labur bat egin ostean, kazetarien galderei erantzun diete. Arafaten heriotzaren zergatiak ikertzeko eskatu zion haren alargunak ikerlari talde horri, Lausanako Ospitale Unibertsitarioak azaldu duenez.

Arafaten alargunak eta Palestinako Agintate Nazionalak ikerketa horren emaitzak jaso dituzte dagoeneko.

Polonio erradiaktiboa erabiliz, hil arte pozoitu zuten Jassir Arafat, atzo haren alargunak adierazi zuenez. Suitzako forentseek Arafaten hilotzaren lagin batzuei egindako azterketen emaitzak jaso ondoren egin zuen alargunak salaketa.

Erradiofisika Aplikatuko Institutuak polonio-210 maila handia aurkitu du lagin horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea