Mundua -

Bizkaia

Sendero Luminosoko kide bat atxilotu du Poliziak Ugaon

Miryan Farfan Achata atxilotzeko agindua emanda zuen Peruk nazioartean, 90eko hamarkadan ekintza terroristetan parte hartu izana egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionaleko agenteek Miryan Farfan Achata Sendero Luminoso erakundeko kidea atxilotu dute ostegun honetan Ugaon, Bizkaian.

Barne Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 22:30ean izan da atxiloketa. Informazio horren arabera, Miryan Farfan Achata atxilotzeko agindua emanda zuen Peruk nazioartean, 90eko hamarkadan ekintza terroristetan parte hartu izana leporatuta.

Datozen orduotan eramango dute Madrilera, Ministerioak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Bizkaiko albisteak Delituak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Peru albisteak gaur Ugao azken ordukoa Arratia-Nerbioi albisteak