Mundua -
Programa nuklearra
Iran eta 5+1 taldeko herrialdeak, akordioa lortzetik 'gertu'
Izan ere, presaka joan dira Genevara John Kerry AEBko Estatu idazkaria eta 5+1 talde horretako atzerri ministro guztiak.
Erredakzioa
Genevan 5+1 taldeko herrialdeek Iranen programa nuklearrari buruz egiten ari diren negoziazioa akordioan amaitu daiteke gaur bertan, Efe albiste agentziak jakin ahal izan duenez.
Izan ere, presaka joan dira Genevara John Kerry AEBko Estatu idazkaria eta 5+1 talde horretako atzerri ministro guztiak.
Horrez gain, Europar Batasuneko eta Errusiako ordezkariek itxaropentsu hitz egin dute gaur goizean.
Guztiz aurkako jarrera berriz, Israelen. Benjamin Netanyahuk esan du Iranek “musutruk” lortu duela nahi zuen guztia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea