Mundua -
Venezuela
Hornitzaileak salatzen dituzten merkatariak babestuko ditu Madurok
Venezuelako presidenteak onartu du merkatari txikiak "biktimak" direla, eta hornitzaileak salatu behar dituztela, prezioak jaitsi ditzaten.
Erredakzioa
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak merkatari txikiak babestuko dituela agindu du, baina prezioak jaisteko eta hornitzaileak salatzeko eskatu die, "biktimak" baitira.
"Prest nago herrialde guztiko merkatari txikiak babesteko, sare hori indartu ahal izateko. Baina hornitzaileak salatu behar dituzte, legea oinarri hartuta, prezioak jaitsi ditzaten", azaldu du Madurok prentsaurreko batean.
Presidenteak onartu du merkatari txikiak ondasunen kostu altuen "biktimak" direla, "jartzen dieten prezioan" erostera behartuta baitaude.
"Babesa eskaintzeko prest nago, baina ahal duzuen gehiena jaitsi prezioak. Konpentsazioa, laguntza eta solidaritatea ditut laguntzeko", adierazi du.
Pasatu den astean, prezio altuen aurka eraso egin zuen Madurok. Etxetresnak saltzen dituen kate batean esku hartu zuen, ustez, produktuen prezioekin espekulatzeagatik. Ondoren, artikuluak bidezko prezioan saltzeko agindua eman zuen.
Venezuelako Gobernuak salatu duenez, zenbait produkturen irabazi-marjina % 1000 baino gehiagokoa da.