Mundua -

Polemika

Torontoko alkatearen boterea mugatu dute, droga erretzen harrapatuta

Udalak aho batez hartu du erabakia. Rob Fordek polemika piztu du azken asteetan bideo batean 'crack' erretzen agertu eta, beste batean, heriotza mehatxuak egiteagatik.

Torontoko alkatea, kazetari batzuekin eztabaidatzen. Efe.
Torontoko alkatea, kazetari batzuekin eztabaidatzen. Efe.
Torontoko alkatea, kazetari batzuekin eztabaidatzen. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Torontoko Udalaren gehiengoak Rob Ford alkatearen eskumenak mugatzeko zenbait mozio onartu ditu. Zehazki, larrialdietako egoerak kudeatzea eta alkateordea eta udalbatzako beste edozein kide bota edo izendatzeko boterea kendu diote.

Torontoko alkateak polemika handia sortu du azken asteetan agertutako bi bideoengatik: batean 'crack' erretzen agertzen da; bestean, pertsona bat hiltzeko mehatxua egiten du. Iragan asteazkenean, udaleko bilkura batean, azken bi urteetan drogak erosi eta hartu dituela onartu zuen.

Zinegotziek ez dute alkatea kargutik kentzeko botererik, ondorioz, bere boterea mugatzearen alde egin dute.

Fordek, gainera, dimisioa emateko inolako asmorik ez duela adierazi du. Hori dela-eta, agintaldiko gainontzeko 11 hilabeteak "boterea nabarmen murriztuta" duela emango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea