Mundua -

Istripua

52 pertsona hil dira Errusian, hegazkin istripu batean

Hegazkina Moskutik atera da eta Kazan hiriko aireportuko pistaren kontra jo du, lur hartzen saiatzen ari zela. Aurrez, beste lurreratze ahalegin bat egin du pilotuak.

Hegazkin istripua Errusian. Argazkia: @onlinevmru (Twitter)
Hegazkin istripua Errusian. Argazkia: @onlinevmru (Twitter)
Hegazkin istripua Errusian. Argazkia: @onlinevmru (Twitter)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 pertsona hil dira igande honetan Errusian, hegazkin istripu batean. Boeing 737 bidaiari hegazkin bat Kazan hiriko aireportuan erori da, Rosaviation Errusiako Garraio Agentzia Federalak jakinarazi duenez.

Tatarstan konpainiako hegazkina Moskutik atera da, eta Kazan hiriko aireportuan lurra jo du lur hartzen saiatzen ari zela. Aurrez, beste lurreratze ahalegin bat egin du pilotuak. Istripua 16:25ean gertatu da, eta barruan 46 bidaiari eta 6 langile zihoazen, eta guztiak hil dira.

RUSIA ERRUSIA ISTRIPUA ACCIDENTE DE AVION EGILEA: @onlinevmru (TWITTER)

RUSIA ERRUSIA ISTRIPUA ACCIDENTE DE AVION EGILEA: @onlinevmru (TWITTER)

Lehen hipotesien arabera, giza akatsak eta akats teknikoek eragin dute ezbeharra. Rosaviation agentziaren arabera, ordea, akats tekniko batek eragin du ezbeharra.

Istripuaren ondorioz, Kazango nazioarteko aireportua itxita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea