Mundua -

Lehenengo itzulia

Bacheleten zentro-ezkerrak irabazi ditu Txileko hauteskundeak

Zentro-ezkerreko hautagaiak Txileko 15 eskualdetan irabazi du eta gehiengo absolutua lortu du bederatzi eskualdetan.

Michelle Bachelet. EFE.
Michelle Bachelet. EFE.
Txile, bigarren itzulira

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelle Bachelet hautagai sozialistak irabazi ditu Txileko hauteskundeak lehenengo itzulian, botoen % 47 lortuz. Hala ere, Bachelet ez da % 50era iritsi, eta bigarren itzulia beharko du presidente izateko.

Zentro-ezkerreko hautagaiak Txileko 15 eskualdetan irabazi du eta gehiengo absolutua lortu du bederatzi eskualdetan.

Bacheletek abenduaren 15ean izango du bigarren aukera Presidentetza lortzeko. Aurrean, Evelyn Matthei eskuindarra izango du, lehenbiziko itzulian botoen % 26 eskuratu baititu, askok espero zutena baino gehiago. Dagoeneko Mattheik esan du zentro-ezkerreko botoak bilatuko dituela bigarren itzulian.

Abstentzio handia izan da Txileko hauteskundeetan: borondatezko botoarekin egin diren aurreneko hauteskundeak izan dira, eta bitik batek ez du botoa eman. Bigarren itzulian gardentasuna bermatuko duela agindu du Sebastian Piñeira egungo presidenteak.

Bestalde, Michelle Bachelet presidente ohiak hauteskundeak "gehiengo zabalarekin" irabazi dituztela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea