Mundua -

Erreakzioak

Munduko agintariek Nelson Mandelaren lana goraipatu dute

AEBetako presidenteak zendutako Nelson Mandelaren ondareak gizateria inspiratzen jarraitzea nahi du; bitartean, Ban Ki Moonek espero du Mandelaren ereduak mundua zuzenagoa eraikitzen laguntzea.

Barack Obama. Argazkia: EFE
Barack Obama. Argazkia: EFE
Barack Obama. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko agintariek zendu berri den Nelson Mandelaren ondarea goraipatu dute. Barack Obama AEBetako presidenteak esan du "edozein gizonengandik espero ahal dena baino gehiago" egin zuela, eta bere ondareak gizateria inspiratzen jarraitzea gustatuko zitzaiola adierazi du. Bitartean, Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak zehaztu du espero duela Mandelaren ereduak "mundua zuzenagoa eraikitzen laguntzea".

Bi agintariek azaldu dute euren tristura, Nelson Mandelaren heriotzaren aurrean eta azken horren aztarna baloratu dute. "Madibak –esan du Barack Obamak, Hegoafrikan erabiltzen duten trataera erabiliz- bere herrialdea aldatu zuen eta hunkitu egin gintuen; askatua izan zeneko egunean ulertu nuen noraino heldu ahal den gizaki bat bere itxaropenekin eta bere beldurrak alde batera utziz". Obamak nabarmendu du apartheid-en aurkakoa izan zela berak parte hartu zuen lehen ekintza politikoa: "Ezin dut imajinatu neure bizitza Nelson Mandelaren eredurik gabe; bizirik nagoen bitartean saiatuko naiz berarengandik ikasten jarraitzen".

Ban Ki Moonek, bere aldetik, azpimarratu du gizon oso garantzitsua izan dela mundu mailan, duintasun lasaikoa eta lorpen handietakoa; justiziarako erraldoia eta gizateriarentzako eredu bat. Hori dela eta, esan du, askok ikusi dute euren burua bere eragina, giza duintasunaren, berdintasunaren eta askatasunaren aldeko bere borrokarengatik. "Era oso pertsonalean jo zituen gure bizitzak".

Angela Merkel Alemaniako kantzelariak ere gogorarazi du Mandelak utzitako aztarna. Bere ustez, eredua izan da mundu osoan eta azpimarratu du kartzelan urte luzez egon bazen ere ez zela "desbideratu" adiskedetzea bilatzeko bidetik. "Bere mezuari esker, Hegoafrika hobea eta berria irten zen", esan du.

Brian Currin abokatu hegoafrikarrak, bestalde, Radio Euskadin azaldu du Nelson Mandelaren ondarea ez dela bere herrialdean bakarrik geratzen, mundu osora hedatzen baita, Euskadira ere bai. Currinek Hegoafrikako bakegintzan parte hartu zuen, eta Euskal Herrikoan ere ari da lan egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea