Mundua -

Txina espaziora

Chang E3 zunda txinatarra Ilargira iritsi da

Duela 37 urte egin zen azkenezko halako ilargiratze bat, eta Ameriketako Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren ostean hori lortu duen hirugarren herrialdea da Txina.

Txina Ilargira iritsi da. Argazkia: EFE
Txina Ilargira iritsi da. Argazkia: EFE
Txina Ilargira iritsi da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tripulaziorik gabeko Chang E3 zunda txinatarra Ilargira iritsi da.

Duela 37 urte egin zen azkenezko halako ilargiratze bat, eta Ameriketako Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren ostean hori lortu duen hirugarren herrialdea da Txina.

Chang E zonda Txinan 21:12ak zirenean heldu da Ilargiko lurrazalera, Xichangetik atera eta 12 egunera.

CCTV Txinako telebista ofizialak zuzenean eskaini du lurreratzeko unea, eta Txinako programa espazialaren arduradunen esanetan, Asiako herrialdeak egin duen orain arteko ekintzarik konplexuena izan da.

Bestalde, Txinak objektu bat espazioan lurrartzea lortu duen lehen aldia izan da.

Etorkizunean astronautak eraman nahi ditu Ilargira, eta oraindik datarik zehaztu ez badute ere, 2020 ingururako hori gauzatzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina gaur