Mundua -

Qunu herrian

Nelson Mandelaren gorpua badago betiko bere jaioterrian

Nelson MandelaQunun, bere jaioterrian, ehortzi dute. 1993ko Bakearen Sariaren irabazlearen hobiratzea Estatu-hileta amaitu ostean egin dute.

Hiru egunez zabalik izan dute hil-kapera Pretorian, eta bihar Qunun ehortziko dute Mandela.EFE
Hiru egunez zabalik izan dute hil-kapera Pretorian, eta bihar Qunun ehortziko dute Mandela.EFE
Madibaren Estatu-hileta egiten ari dira gaur Qunu herrian

6:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandelaren gorpua badago betiko Qunun, bere jaioterrian. 1993ko Bakearen Sariaren irabazlearen ehorzketa Estatu-hiletaren ostean egin dute; hileta horretan zenbait agintari egongo dira: Ingalaterrako Carlos eta Monakoko Alberto printzeak eta Malawiko eta Tanzaniako presidenteak, besteak beste. Urko Aiartza Sortuko kide eta senatariak ere parte hartu du.

Nelson Mandelaren gorpua larunbatetik zegoen Qunu herrian, eta ehunka herritarrek egin diote ongietorria hil-kaperari. Mandelaren segizioa Euskal Herrian 14:56 zirenean heldu da Qunu herrira, eta segurtasun indarrek babestu dute aireportutik Mandelaren etxebizitzara.

Qunu herriaren sarreran dozenaka auzotar zeuden Mandelaren gorpuaren zain. Denbora kantuan eta dantzan igaro dute bizilagunek, baina hilkutxa beren aurretik igaro denean isildu eta txaloz hartu dute.

Bizilagunen ondotik igaro ostean, Mandelaren gorpua zeramana furgoneta beltzak haren etxebizitzara bitarteko bidea egin du.

Mandelaren azken bidaia

Nelson Mandelaren gorpua garraiatzen duen hegazkina Pretoriatik hurbil dagoen Waterkloof base militarretik aireratu da gaur, hango 11:58an (09:58 GMT). Qunu eskualdean hartu du lurra; bertan hazi zen Madiba, eta hantxe ehortziko dute bihar.

Hegoafrikako Aireko Indarretako hiru ehiza-hegazkinekin batera egin du bidaia hilkutxa daraman Hercules C-130 hegazkin militarrak. Qunutik 30 kilometrora dagoen Mthatha aireportua dute helmuga, eta 14:00etan iritsi dira (12:00 GMT).

Waterkloofeko lurreratze-pistan izan da Jacob Zuma Hegoafrikako presidentea, eta erreberentzia batekin agurtu du bandera nazionalarekin estalitako Madibaren hilkutxa.

Hegazkinak aireratu baino lehen, Gobernuan dagoen Afrikako Kongresu Nazionalak (ACN), Zuma buru, zeremonia apal bat eskaini diote euren liderra izan zenari.

Ekitaldian, Mandela "akzioko gizona" zela adierazi du.

Thabo Mbeki Hegoafrikako presidente ohia, Cyril Ramaphosa ACNko presidenteordea eta gobernuko alderdiko beste hainbat ministro ere Waterkloofen izan dira.

Aire-basea lorez bete dute ekitaldirako, eta paraxut erraldoi batek sabaia estali du ceremonia ospatu duten tokian.

Pretorian, Hegoafrikoako Gobernuaren egoitzan jarri zuten hil-kaperan izan da Mandelaren hilkutxa asteazkenetik ostiralera. 100.000 pertsona igaro dira bertatik, Madiba agurtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea