Mundua -
Iruzkina
Siria, gatazka isila
Oso zaila da Siriatik berri ematea; 50 kazetari baino gehiago hil dituzte bertan.
Jesus Torquemada
Nazio Batuen Erakundeak(NBE) beste behin ohartarazi du ez garela ari behar beste arreta jartzen Siriako giza-laguntza krisiari.
NBEk beltz ikusten du datorren urteko eskenatokia Sirian: hildako pertsonen kopurua 120.000ra iritsiko dela, eta inguruko herrialdeetara joandako errefuxiatuak 4 milloi izango direla. Guztira, 6 milloi siriar lirateke herrialdea utziko luketenak.
Siriako 22 milloi biztanleen erdiek giza-laguntza beharko dute. Horrek esan nahi du, 4.700 milioi euro beharko direla hurrengo urtean. Aurten, 3.200 milloi euro eskatu zituen NBEk Siriarako, baina kopuru horren % 60 baino ez du lortu.
Beraz, litekeena da NBEk gehiegizko diru-kopurua eskatu izana, ea era horretan Gobernuei eragin eta kopuru handiagoa eman dezaten.
Edozein kasutan, Sirian uneotan egoera ez da Irakeko gerra garaikoa baino samurragoa. Dena den, Siriako gatazka intentsitate gutxiagoz ari gara bizitzen, besteak beste, kazetari gutxiago dagoelako bertan. Oso zaila da 50 kazetari baino gehiago hil eta beste 30 bahitu dituzten tokitik berri ematea.