Mundua -

AEB

AEBn 2015. urte arteko Aurrekontuak onartu dituzte

Horrela, urtarrilaren 15ean Gobernua diru gabe geratzea saihestu dute demokratek eta errepublikanoek.

Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBn 2015. urte arteko Aurrekontuak onartu dituzte bart, Senatuan azken izapidea pasatu eta gero, Gobernua berriz ere diru barik geratzea saihesteko.

Goi Ganberan, Aurrekontuek 64 boto izan dituzte alde (horietako bederatzi, errepublikanoenak) eta 36 aurka. Kontra egin dutenen artean, Tea Party mugimendu ultraeskuindarreko kide diren eta segur aski 2016. urteko hauteskundeetan Alderdi Errepublikanoaren presidentegaiak izateko lehian izango diren hiru senatari daude: Ted Cruz, Marco Rubio eta Rand Paul.

Barack Obama AEBko presidenteak hurrengo egunetan sinatuko ditu Aurrekontuak, eta, horrela, behin betiko urrunduko du urtarrilaren 15ean Gobernua funts barik geratzeko aukera.

Administrazioa bi astez geldirik izan zen urrian, eta hori berriz ez gertatzea saihestu nahi izan dute horrela legegileek.

Aurrekontuetan, 10 urtean defizita 23.000 milioi dolar murriztea jarri dute helburu, baina zergak igo gabe. Halaber, martxoan automatikoki indarrean sartu ziren 85.000 milioi dolarreko murrizketak 63.000 milioi dolar gutxiagokoak izatea nahi dute.

Gehienbat, Defentsa arloko murrizketak leundu dituzte, errepublikanoek nahi zuten bezala, eta ia ukitu gabe utzi dituzte programa sozialak, Medicare (erretirodunen osasun aseguruak) eta Medicaid (diru-sarrera txikiak dituztenenak) kasu, demokratek nahi bezala.

Akordioa hilabete hasieran lortu zuten bi alderdietako aurrekontu gaien arduradunek, Paul Ryan errepublikanoak eta Patty Murray demokratak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak