Mundua -

Indarkeria Iraken

Gutxienez 18 militar hil dira Iraken, segada batean

Hiru terrorista suizidak leherkariz betetako txaleko batzuekin eztanda egin dute Anbar eskualdean, eta ia hogei hildako eta 32 zauritu utzi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 militar irakiar hil dira gaur, suniak nagusi diren Irak mendebaldeko Anbar probintzian izan den segada batean

Ejertzitoko zazpigarren dibisioko eta hogeita zortzigarren brigadako buruak hil dira eraso horretan, beste hainbat goi kargurekin batera, eta 32 pertsona zauritu dira.

Hiru terrorista suizidak leherkariz betetako txaleko batzuekin eztanda egin dute Rutba herrian, Bagdad hiriburutik 360 kilometrora.

Nuri al Maliki lehen ministro xiiak segada antolatu duten milizianoak atzemateko operazioa martxan jartzeko agindua eman du.

Momentuz, inork ez du segadaren autoretza aitortu, baina atentatu suizidak Al-Qaida talde terroristak Iraken dituen milizianoek egin ohi dituzte. Talde hori, gainera, Irakeko Estatu Islamdarra eta Levante (ISIS) osatzeko, Siriako filialarekin batu da aurten.

Beste eraso batean, hiriburutik 300 kilometrora dagoen Shirqat herriko Polizia-burua hil eta lau manduko zauritu dira, igarotzen ari ziren errepideko lehergailu batek eztanda egin baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Atentatuak argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Irakeko albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?