Mundua -
Siriako gatazka armatua
Dozenaka hildako eta zauritu bonbardaketa baten ondorioz, Alepon
Orain arte, 27 dira hildakoak, horien artean gutxienez sei adin txikikoak dira eta bi medikoak, Giza Eskubideen Behatoki Siriarrak zabaldu duenez.
Erredakzioa
Gutxienez 27 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Siriako erregimenak Alepo hiriko Masaken Hanano auzoan egindako bonbardaketa batean, Giza Eskubideen Behatoki Siriarrak zabaldu duenez.
Aipatu iturriaren arabera, 17 zauritu oso larri daude, eta hildakoen artean sei adin txikikoak dira eta bi medikuak.
Bonbardaketok lehergaiez betetako kupelekin egin dituzte eta Al Haidariya eta Al Ahmadiya auzoetan ere bota dituzte; azken honetan merkatuaren kontra egin dute eraso.
Siriako hegazkinek Alepo inguruko beste herri batzuen kontra ere jaurti dituzte bonbak, esaterako Marea herria, eta bertan bederatzi pertsona hil eta 40 zauritu baino gehiago eragin dituzte.
Aste honetan eskoletan klaseak eteteko eskatu dute, ikasle eta irakasle gehiago hiltzea saihesteko, azken egunotan eskolen kontrako erasoen ostean.