Mundua -

Sutea Txinan

Sute batek Dukezong hiri tibetarra suntsitu du

Ez dago argi sua zerk eragin duen, baina momentuz ez du hildakorik eragin.

1.300 urte baino gehiago ditu Dukezong ‘ilargiaren hiria'k. Argazkia: EFE
1.300 urte baino gehiago ditu Dukezong ‘ilargiaren hiria'k. Argazkia: EFE
Sute batek Tibeteko herri zahar eta ospetsu bat suntsitu du

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txina hegoaldeko Dukezong hiri tibetarreko ehunka etxe eta denda suntsitu ditu sute batek. Oraindik ez dago argi sua zerk eragin duen. Dukezong Tibeteko punturik bisitatuenetako bat da, Shangri-La bailara mitikoaren kondaira bertan sortu zela esaten baita.

Sua goizaldeko 01:30 inguruan piztu zen, Dequen prefektura autonomo tibetarrean dagoen hiriaren alde zaharrean. Eraikuntza gehienak egurrezkoak dira han, eta haize gogorrak jotzen duenez, sutea itzaltzeko lanak zaildu egin dira.

Momentuz, ezbeharrak ez du hildakorik eragin, eta 1.000 pertsona inguru sugarren aurka borrokan ari dira. Datozen orduetan sua itzaltzea espero da, tokiko Gobernuaren iturrien arabera.

Oraindik ez dago argi sua zerk eragin duen, baina azkeneko hilabeteetan zonalde tibetarrean izandakoekin lotura izan dezakeela uste da. Horietako batzuk nahita eragindakoak izan ziren.

1.300 urte ditu Dukezong hiriak, 'ilargiaren hiria' deituak, eta Zetaren Hegoaldeko Bidea bertatik igaro ohi zen. Bertan daude tibetarren tradizioko monumentu eta eraikuntzarik ezagunenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea