Mundua -

Datu ofizialen zain

Botoen % 98, Egiptoko Konstituzio berriaren aldekoak

Ezetzaren aldeko deiak oso ahulak izan dira, eta Armadak irmo zapaldu ditu. Anaia Musulmanek, gainera, boikota egin dute, eta, ondorioz, baiezkoak sekulako garaipena lortzea espero zuten.

Gizon bat, Konstituzio berria bozkatzen. Argazkia: EFE
Gizon bat, Konstituzio berria bozkatzen. Argazkia: EFE
Egiptok baiezkoa eman dio Konstituzioari

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean eta asteazkenean egin diren hauteskundeetan, boto-emaileen % 98 inguru Egiptoko Konstituzio berriaren alde agertu dira, Al Ahram egunkariak gaur kaleratu dituen behin-behineko datuen arabera.

Ezetzaren aldeko deiak oso ahulak izan dira, eta Armadak irmo zapaldu ditu. Anaia Musulmanek, gainera, boikota egin dute, eta, ondorioz, baiezkoak sekulako garaipena lortzea espero zuten.

Hauteskunde Batzordeak galdeketa bukatu eta 72 ordura eskainiko ditu lehen datu ofizialak.

Egunkariak argitaratu duenez, 17.453.815 milioi egiptoarrek parte hartu dute. Hau da, parte-hartzea % 33koa izan da.

Agintarien helburua duela urtebeteko erreferendumean jaso zen % 33a gainditzea izan da, eta islamistei bozkatzera joanez aurre egiteko deia egin dute.

Konstituzio berriaren berrikuntza nagusiak

Testu berriak 247 artikulu ditu, leundu egiten du kutsu islamiarra, eta indar handiagoa ematen die Indar Armatuei. Dena dela, aurreko Konstituzioarekin alderatuz gero, ezberdintasunak ez direla oso handiak azaldu dute adituek.

Artikulu polemikoenak 234. eta 236. artikuluak dira. Lehenengoaren arabera, Indar Armatuek hautatuko dute Defentsa ministroa, eta bigarrenak zibilen aurka ere epaiketa militarrak egiteko aukera emango die, Armadaren aurkako erasoetan nahasita badaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea