Mundua -

Lege proiektua

'Nazi' hitza erabiltzeak kartzela zigorra izango du Israelen

Sei hilabeteko espetxe-zigorra eta 21.000 euroko isuna jasoko dute Hirugarren Reicharekin lotutako hitzak erabiltzen dituztenek.

Israelek orain arte ez du zigortu nazismoarekin lotutako hitzen erabilera. EFE
Israelek orain arte ez du zigortu nazismoarekin lotutako hitzen erabilera.
Israelek orain arte ez du zigortu nazismoarekin lotutako hitzen erabilera. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelen pausoak ematen hasi dira Holokaustoarekin lotutako hitzen erabilera, hezkuntza testuingurutik at denean, zigortu ahal izateko. Horrek eztabaida eragin du herrialdean, adierazpen askatasunaren inguruan.

Erabakitzeke dagoen lege-proiektu baten arabera, sei hilabeteko kartzela-zigorra eta 10.000 shekeleko (21.000 euro) isuna jasoko dute ‘nazi’ hitza eta Hirugarren Reicharekin lotutako beste hainbat sinbolo “modu zalantzagarrian eta desegokian” erabiltzen dituztenek.

Europako dozena bat baino gehiago herrialdek sinbologia naziaren aurkako lege gogorrak dituzte, baina Israelen, orain arte, ez da horrelakorik zigortu.

Israelen, elkarte ortodoxoek eta matxinoek segurtasun indarrei ‘Nazi!’ deitzen diete sarri, eta Yad Vashem museoan, ustez sionisten aurkako juduek “Hitler, eskerrik asko Holokaustoagatik” idatzi zuten grafiti batean.

Lege berriak, termino jakin batzuen abusua dela eta, Holokaustoa ezerezean uztea ekidin nahi du. Gainera, Israelgo gizarteko gaitegitik atera nahi du nazismoa, ohikoa baita debate politikoetan horri buruz mintzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea