Mundua -

Inmigrazio politika

13 marokoarrek ahoa josi dute Italian protesta egiteko

Abenduan, Tunisiako etorkin talde batek ere ezpainak josi zituen Erromako Indentifikazio eta Kanporatze zentroan egon daitezkeen 18 hilabeteen aurka protesta egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erromako Ponte Galeria auzoko Identifikazio eta Kaleratze zentroan izan behar diren epe luzeagatik protesta egiteko ahoa josi dute 13 marokoarrek, Vincenzo Lutrellik, zentroko zuzendariak, azaldu duenez.

Lutrelliren esanetan, larunbat honetan ezpainak josi dituzten etorkin guztiak Lampedusa uhartekoak dira. Libiatik gertu egoteagatik, Lampedusa Italiara sartzeko atea da etorkinentzat.

Joan den abenduan, Tunisiako etorkin talde batek ere ezpainak josi zituen Erromako Indentifikazio eta Kanporatze zentroan egon daitezkeen 18 hilabeteen aurka protesta egiteko.

Zuzendariaren azalpenen arabera, marokoarrek pizgailu batekin egindako jostorratz batekin josi zuten ahora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Migrazioa Euskal Herria Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Maroko