Mundua -
Hauteskundeak
Bigarren itzulia egin beharko dute Salvadorren presidentea aukeratzeko
Salvador Sanchez Askapen Nazionalerako Farabundo Martí Fronteko hautagaiak botoen % 49 eskuratu ditu, behin-behineko datuen arabera.
Erredakzioa
Presidentea aukeratzeko hauteskundeen lehen itzulia egin dute El Salvadorren, eta, botoen % 60 zenbatuta daudenean, bigarren itzuli bat egin beharko dutela jakinarazi dute.
Salvador Sanchez Askapen Nazionalerako Farabundo Martí Fronteko hautagaiak botoen % 49 eskuratu ditu, behin-behineko datuen arabera. Bigarren itzulian, Arena alderdi eskuindarreko hautagaiarekin lehiatuko da, azken horrek botoen % 39 lortu baititu.
Botoen erdia gehi bat lortzen duen hautagaiak eskuratuko du Presidentetza, eta, behin-behineko datuen arabera, bigarren itzulia nahitaezkoa izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea