Mundua -

Europar Batasuna

Suitza, Erasmusetik eta I+G inbertsioetatik kanpo, behin-behinean

Suitzak Europar Batasuneko langileei sarrera mugatzeko erabakiaren ondorioz hartutako neurriak dira.

Durao Barroso Europako Kontseiluko presidentea.
Durao Barroso Europako Kontseiluko presidentea.
Durao Barroso Europako Kontseiluko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak bertan behera utzi ditu Erasmus eta Ikerketa eta Garapenari buruzko programen baitan Suitzarekin zituen negoziazioak. Europar Batasuneko langileei sarrera mugatzeko Suitzak hartu zuen erabakiaren ondotik iritsi da zigorra.

Kroazia joan den uztailean sartu zen Europar Batasunean, baina Suitzak uko egin zion herrialde horretako langileen zirkulazio librea ahalbidetzen duen protokoloa sinatzeari.

"Protokoloa oraindik sinatu gabe dago. Egoera zein den kontuan hartuta, negoziazioa eten egin dugu Suitzak sinatzea erabaki arte", jakinarazi du Joe Hennon Europar Batasuneko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea