Mundua -

Telefono bidezko espioitza

NSA herrialde baten berbaldi guztiak grabatzeko gai da

AEBko Segurtasun Agentzia Nazionala (NSA) herrialde oso baten telefonoen informazio eskuratzeko gai da, The Washington Post egunkariaren arabera.

Espioitzaren aurkako protestak, Washington hirian. Argazkia: Efe.
Espioitzaren aurkako protestak, Washington hirian. Argazkia: Efe.
Espioitzaren aurkako protestak, Washington hirian. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NSAk, AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak, behaketa sistema bat sortu du edozein herrialderen telefono-dei guzti-guztiak grabatzeko gai dena. Berbaldien grabaketak hogeita hamar egunean behin aztertzen dituzte, Edward Snowden CIAko eta NSAko langile ohiak, The Washington Post egunkariari emandako dokumentuetan adierazten denez.

Horrela, NSAk elkarrizketetan atzera egiteko eta hauek aztertzeko gaitasuna izango luke; hortaz, susmagarriak diren pertsonen solasaldiak kontrolatzeko ez luke baimenik beharko.

2009an sortu zen MYSTIC ahots intertzeptazio programa, baina RETRO elkarrizketak berreskuratzeko programa ez zuten 2011ra arte erabili. Horretaz gain, hainbat herrialdetan antzeko grabaketak egin dituzte, The Washington Postek argitaratutako txotenen arabera.

Programaren bilketa sistemak herrialdean egiten diren telefono-dei guztiak erregistratu egiten ditu. Hori dela eta, mila milioi elkarrizketa gordetzen dituzte. Hilean behin, dei zaharrenak ezabatzen dituzte, berriei tokia uzteko.

Analistek dei horien ehuneko txiki bat aztertzen duten arren, biltegiratutako artxiboen kantitatea handia da. Hala, hilero miloi bat korte bidaltzen dituzte, epe luzerako prozesatu eta biltegiratu ditzaten.

Salaketa horren aurrean, Vanne Vines NSAko bozeramaileak adierazi du AEBko inteligentzia zerbitzuek erabiltzen dituzten teknika eta tresnen inguruko informazioa hedatzea "oso kaltegarria" dela herrialdearen segurtasunerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Telefonia mugikorra Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Kazetaritza azken ordukoa Espioitza