Mundua -

Krimea

Putinek Obamari deitu dio, Ukrainan irtenbide diplomatikoa jorratzeko

AEBko presidenteak Putin premiatu du, mugetatik tropak kentzeko eta Ukrainiaren ''lurralde-batasuna gehiago ez urratzeko''.

Putin
Putin
Putin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidenteak Vladimir Putin Errusiako buruaren telefono deia jaso du ostiral honetan, eta Ukrainaren egoeraren aurrean irtenbide diplomatikoa jorratu dute elkarrizketa horretan, Etxe Zuriak jakitera eman duenez

AEBko presidenteak Putin premiatu du, mugetatik tropak kentzeko eta Ukrainiaren ''lurralde-batasuna gehiago ez urratzeko'', iturri horien arabera.

Obamak eta Putinek joan den astean John Kerry AEBko Estatu idazkariak Serguéi Lavrov Errusiako ordezkariari egindako proposamena eztabaidatu dute. Ondoren, AEBko presidenteak Putini aditzera eman dio proposamen hori idatziz jartzeko.

Halaber, adostu egin dute Kerryren eta  Lavroven arteko bilera, bertan hurrengo urratsak eztabaidatu ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Krimea Ukraina azken orduko Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia berriak Barack Obama bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra gaur