Mundua -

Auzitegietan

Twitterrek lehen garaipen bat izan du Turkiako Gobernuaren aurka

Erdogan Turkiako lehen ministroaren aurka aritu den Twitterreko kontu bat ixteko aginduaren aurka jo du Istanbuleko epaitegi batek.

Turkia Erdogan
Turkia Erdogan
Turkia Erdogan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istanbuleko epaitegi batek Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroaren aurka aritu den Twitterreko kontu bat ixteko aginduaren aurkako ebazpena eman du jakitera.

Bere blog ofizialean, Twitterrek bere poza adierazi du, ebazpen horrek “adierazpen askatasunaren garaipen bat” suposatzen duelako.

Istanbuleko auzitegiak gogoratu duenez, “Turkiako agintariek ezin dute pentsamendu eta iritzi askatasunak murrizten dituzten erabakiak hartu”.

Ebazpen horri esker, Twitterrek yyokhirsiza (botorik ez lapurrenzat) kontua berriz irekiko du. Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroaren aurka oso jarrera kritikoa erakutsi dute kontu horretako arduradunek.

Indarrean sartu den Interneteko lege berriari esker, Komunikazioaren Teknologiarako Erakundeak (BKT) Twitter blokeatzeko boterea eskuratu zuen. Erakundeak adierazi duenez, mikrobloga Turkian debekatu egin da, erabiltzaile batzuek euren intimitatea urratu zela salatu eta gero, Twitterrek auzitegien erabakiak bete ez dituelako.

Turkiako lehen ministroak ostegunean Bursan egindako agerraldian, Twitter kritikatu eta barregarri utzi zuen. "Guztiekin bukatuko dugu", adierazi zuen. Handik ordu batzuetara, ostegun gauean, turkiar agintariek Twitter blokeatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Xeko azken albisteak Epaiketak bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Turkia berriak Ekialde Hurbileko albisteak