Mundua -

Goi-bilera Bruselan

EBk eta Afrikak immigrazioaren kontrako plan bateratua adostuko dute

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gaur eta bihar Bruselan egingo den goi-bileran parte hartuko du, Europako eta Afrikako beste buruzagiekin batera.

Europar Batasunak eta Afrikak immigrazioaren aurre egiteko plan bateratua adostuko dute. EFE
Europar Batasunak eta Afrikak immigrazioaren aurre egiteko plan bateratua adostuko dute. EFE
Europar Batasunak eta Afrikak immigrazioaren aurre egiteko plan bateratua adostuko dute. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko eta Afrikako herrialdeetako estatuburuek eta gobernuburuek goi-bilera egingo dute gaur eta bihar Bruselan, legez kanpoko immigrazioari eta gizon-emakumeen trafikoari aurre egiteko ekintza plan bateratua adosteko.

Goi-bilera horretan, Afrikako 53 herrialdeetako eta Europar Batasuneko 28 estatuetako ordezkariek parte hartuko dute. Halaber, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia ere bertan izango da.

Mariano Rajoy ere Bruselan izango da gaur eta bihar. Immigrazioak goi-bilerako gai-zerrendan toki nabarmena izatea eskatu zuen Espainiako Gobernuko presidenteak.

Legez kanpoko immigrazioaren kontrako borrokari dagokionez, Europak eta Afrikak helburu berdinak dituzte: "Lampedusan gertatutako ezbeharraren modukoak ez errepikatzeko lan egitea eta gizon-emakumeak emigratzera behartuta senti ez daitezen neurriak hartzea".

Europako iturrien arabera, Lampedusako ezbeharra gertatu zenetik Europar Batasunaren eta Afrikaren arteko lankidetza areagotu egin da immigrazio alorrean. Hala, bost ardatzetan oinarritutako ekintza plana prestatu dute bi aldeek, eta Bruselako goi-bileran onartuko dute. Horietan lehena gizon-emakumeen legez kanpoko trafikoari aurre egitea da. Europako iturrien esanetan, "gizon-emakumeen legez kanpoko trafikoa esklabutzaren eredu modernoa da eta milaka pertsonari eragiten die Afrikan". "Benetako arazoa da, bai politikoa eta baita humanitarioa ere. Afrikako Gobernuek arazoari aurre egin nahi diote, eta guk lagundu egin nahi diegu", gaineratu dute Europako iturriek.

Egitasmoaren bigarren ardatza legez kanpoko immigrazioaren kontrako borroka da, eta horretarako Europar Batasuna prest dago Afrikako herrialdeei finantzazioa eskatzeko.

Hirugarrenik, Europar Batasunak eta Afrikak legez immigratzeko kanalak bultzatuko dituzte.

Bestalde, Europar Batasunak laguntza eskainiko die Afrikako herrialdeei errefuxiatuak eta beren herrialdeetatik mugitzera behartuta dauden herritarrak hartzeko.

Azken ardatza immigrazioa eta garapena izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko albisteak Batasun europarra Rajoy Gaurko azken ordukoa Albisteak migrazioa Albisteak Gaur