Mundua -
Hauteskundeak Hungarian
Viktor Orban eskuindarrak irabazi ditu Hungariako hauteskundeak
Eskuindarrak botoen % 44,5 lortu ditu, eta zentro-ezkerreko koalizioak, berriz, botoen % 23,51 lortu ditu.
Erredakzioa
Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren Fidesz alderdiak irabazi ditu Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak, botoen % 44,5 eskuratuta, Hungariako Hauteskunde Bulegoak botoen % 97 zenbatuta emandako datuen arabera.
Zentro-ezkerreko koalizioak botoen % 25,9 eskuratu ditu, eta Jobbik alderdi ultraeskuindarrak, berriz, boto-emaileen % 20,7ren babesa jaso du. Beste Politika bat Posible da alderdi ekologistak ordezkaritza izatea lortu du, botoen % 5,2 eskuratuz.
Hungariako Hauteskunde Bulegoaren datu ofizialen arabera, parte-hartzea % 60,3koa izan da, duela lau urteko hauteskundeetan baino 4 puntu txikiagoa.
Hungarian 06:00etan zabaldu dituzte hauteslekuetako ateak, deituta zeuden zortzi milioi lagunek botoa eman dezaten.
Hauteskunde lege berriaren arabera, Budapesteko Parlamentuko eserleku kopuruak behera egin du, 386tik 199ra, eta hauteskundeak itzuli bakarrean egingo dira.