Mundua -

Ustelkeria

HPk 108 milioi ordainduko ditu bere eroskeria kasuak iker ez ditzaten

Konpainiak Mexikoko, Errusiako eta Poloniako funtzionarioak erosi omen zituen kontratu publikoak lortzeko.

Ordenagailu bat. Argazkia: EITB
Ordenagailu bat. Argazkia: EITB
Ordenagailu bat. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

HP erraldoi teknologikoak 108 milioi dolar ordainduko ditu AEBko Justizia Sailak eta Baloreen Merkatuen Batzordeak Mexikoko, Errusiako eta Poloniako funtzionarioak erosteagatik martxan jarri duten ikerketa bertan behera utz dezaten.

Konpainiaren langileek, kontratuak lortzeko asmoz, herrialde horietako funtzionarioak erosi zituzten argitzeko irekitako kasuak akordio horrekin itxi egingo dira.

HPk Mexikon duen ordezkaritzak 6 milioi dolar ordaindu omen zikzion aholkulari bati enpresak herrialdean kontratu publiko bat lortzeko. Horretaz gain, aholkulari horrekin harremana zuen bertako petrolio enpresako langile bati 125.000 dolar eman omen zion, AEBko Balore eta Burtsa Batzordeak (SEC) adierazi duenez.

Beste herrialde batzuetan ere gertatu dira antzekoak, baina gehiago iraun dute: Errusian (2000. eta 2007. urte bitartean) eta Polonian (2006. eta 2010. urte bitartean), esaterako.

HPk etorkizunean horrelakorik berriro ez gertatzeko konpromisoa hartu du, eta barne aldaketa batzuk egingo ditu horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea