Mundua -
Veracruz
Gutxienez 33 hildako Mexikon, turisten autobus batek su hartuta
Autobusak Cosamalopan-Acayucan errepidean geldirik zegoen kamioi baten kontra talka egin du. Oraindik ez dakite turistak nongoak ziren.
Erredakzioa
Gutxienez, 33 pertsona hil eta lau zauritu dira gaur goizean Mexikon, turisten autobus batek Cosamalopan-Acayucan errepidean geldirik zegoen kamioi baten kontra talka egin ostean, iturri ofizialek azaldu dutenez. Mexiko hegoaldean, Veracruz estatuan gertatu da ezbeharra.
El Universal egunkariak argitaratu duenez, autobusak su hartu du eta bidaiariak erreskatatzeko lanak zaildu ditu.
Javier Duarte Veracruzeko gobernadorea zaurituak eraman dituzten ospitalera joan da, eta hildakoen senideei doluminak helarazi dizkie.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea